SARS-CoV-2 edo COVID-19 pandemia aurrera doa —birusak horrelakoak dira— eta datuak itxaropentsuak direla dirudite. Agian goiz da ondorioak ateratzeko baina baikorrak izateak zertxobait lagundu dezake. Espero hau irakurtzen ari zaretenok ondo egotea, nahiz eta baldintzak onenak ez izan.
Thunderbird-ekin arazo batzuk konpondu ostean, non Artix puskatu dudan pakete oker batzuk instalatzearren, laneko e-posta kontura sartu eta zerarekin topatu naiz sarrera-ontzian:
Morroi bat, lagun deitzen, N95 maskarak saldu nahian. [Ez da eduki guztia]
Itxuraz igorlea txinatarra da, baina ezin naiz bere hitzetaz fidatu: ingeles trakets hori askotan nahita egiten da. Badirudi iruzurtiek pandemia honetatik etekina atera nahi dutela, adibidez, maskarak salduz. Agian hauek dira hainbeste gobernurekin harremanetan jarri direnak.
Argi daukadana, Spamdemiarekin ere kontuz ibili behar dela da.
]]>Nire bizilekutik nahiko hurbil dago eta katedral polit bat du, non dietak (Germaniako Erromatar Inperio Santuko batzarrak) ospatzen ziren. Protestanteen harira, dieta horretan hartu zen erabaki ezagunenetariko bat Martin Lutero-ren lanak eta bere erreforma protestantea ukatzea izan zen. Orduko Inperio Santua erabat katolikoa zen eta biraotzat hartu zuten:
We have declared and hereby forever declare by this edict that the said Martin Luther is to be considered an estranged member, rotten and cut off from the body of our Holy Mother Church. He is an obstinate, schismatic heretic, and we want him to be considered as such by all of you. Karlos V.a, The Edict of Worms (1521)
Badakigu ordutik aurrera nolako aldaketa erlijiosoak ekarri zituen Europan. Inguru honetan protestante, katoliko, eta erlijo gabekoen banaketa nahiko orekatua dago. Bere eragina dela-eta, monumentu bat eraiki zioten bertan. Nik hori ikusi nahi nuen, besteak beste.
Hurbilean, metro gutxi batzuetara, begira zer aurkitu nuen:
Itsuentzako bertsioa
Monumentu berbera da, baina bertsio txikian. Bertan azalpenen bat-edo braillen idatzita2 agertzen da. Itsuek eta begietako bestelako gaixotasunak dituzten pertsonek ukitu eta monumentuari buruz jakiteko ideia oso ona da. Ez dut inoiz honelakorik ikusi.
Elbarrientzako ikusi dudan laguntzarik handiena entzunezko gidak dira, baina horiek edonork erabiltzekoak dira. Izan ere, hizkuntza ulertzen ez dutenentzat izan ohi da. Baliteke horrelako gehiago egotea, ez dakit. Niretzat ongi etorriak dira. Elbarriak ere besteon aukera berberak behar dituztelako.
]]>