~jon

Zabor-posta koronabirus garaian
Barka iezadazue goiburu klixearengatik.

SARS-CoV-2 edo COVID-19 pandemia aurrera doa —birusak horrelakoak dira— eta datuak itxaropentsuak direla dirudite. Agian goiz da ondorioak
ateratzeko baina baikorrak izateak zertxobait lagundu dezake. Espero hau
irakurtzen ari zaretenok ondo egotea, nahiz eta baldintzak onenak ez izan.

Thunderbird-ekin arazo batzuk konpondu ostean, non Artix puskatu dudan pakete oker batzuk instalatzearren, laneko e-posta kontura sartu eta zerarekin topatu naiz sarrera-ontzian:

Morroi bat, lagun deitzen, N95 maskarak saldu nahian. [Ez da eduki guztia]

Itxuraz igorlea txinatarra da, baina ezin naiz bere hitzetaz fidatu: ingeles trakets hori askotan nahita egiten da. Badirudi iruzurtiek pandemia
honetatik etekina atera nahi dutela, adibidez, maskarak salduz. Agian
hauek dira hainbeste gobernurekin harremanetan jarri direnak.

Argi daukadana, Spamdemiarekin ere kontuz ibili behar dela da.

Elbarriek ere arteaz gozatzeko eskubidea dute
Alemanian ez dago orokorrean Aste Santurik (Protestante madarikatuak…),
Pazkoa baizik. Ostiral Santua eta Pazko Astelehena dira jai. Lau egun, Euskal
Herrian baino bat gutxiago. Gurasoak ni bisitatzera etorri ziren. Eguraldiak
lagundu zigun. Horietako egun batean Worms-era1 joan ginen garraioa
dohainik dudalako.

Nire bizilekutik nahiko hurbil dago eta katedral polit bat du, non dietak
(Germaniako Erromatar Inperio Santuko batzarrak) ospatzen ziren. Protestanteen
harira, dieta horretan hartu zen erabaki ezagunenetariko bat Martin Lutero-ren
lanak eta bere erreforma protestantea ukatzea izan zen. Orduko Inperio Santua
erabat katolikoa zen eta biraotzat hartu zuten:

We have declared and hereby forever declare by this edict that the said Martin
Luther is to be considered an estranged member, rotten and cut off from the
body of our Holy Mother Church. He is an obstinate, schismatic heretic, and we
want him to be considered as such by all of you.  Karlos V.a, The
Edict of Worms (1521)

Badakigu ordutik aurrera nolako aldaketa erlijiosoak ekarri
zituen Europan. Inguru honetan protestante, katoliko, eta erlijo gabekoen banaketa
nahiko orekatua dago. Bere eragina dela-eta, monumentu
bat
eraiki zioten bertan. Nik hori ikusi nahi nuen, besteak beste.

Hurbilean, metro gutxi batzuetara, begira zer aurkitu nuen:

Itsuentzako bertsioa

Monumentu berbera da, baina bertsio txikian. Bertan azalpenen bat-edo braillen
idatzita2  agertzen da. Itsuek eta begietako bestelako gaixotasunak dituzten
pertsonek ukitu eta monumentuari buruz jakiteko ideia oso ona da. Ez dut inoiz
honelakorik ikusi.

Elbarrientzako ikusi dudan laguntzarik handiena entzunezko gidak dira, baina
horiek edonork erabiltzekoak dira. Izan ere, hizkuntza ulertzen ez dutenentzat
izan ohi da. Baliteke horrelako gehiago egotea, ez dakit. Niretzat ongi
etorriak dira. Elbarriak ere besteon aukera berberak behar dituztelako.

Ez da ingelesez bezala ahoskatzen eta ez dut uste zizareei erreferentzia
egiten dion. ⤴︎

Idatzi erabil daiteke kasu honetan? ⤴︎