~jon

Eztizko begirada eztigile tradizional baten munduari
Beste astelehen bat, beste eguneraketa bat blogean. Ez dut uste ohitura
bilakatuko denik, baina oraingoan zerbait interesgarria —beti legez,
espero dut— kontatzera nator.

Bart lotara joan baino lehen Honeyland (Медена земја /
Medena zemja, T. Kotevska eta L. Stefanov, Ipar Mazedonia, 2019)
pelikula dokumentala ikusi nuen Filmin-en, ingelesezko azpitituluekin.
Hemen Hatidže Muratova Turkiar jatorriko eztigile mazedoniarraren
bizitza azaltzen zaigu.

Hatidže Muratova. Egilea: L. Stefanov (Iturria)

Hatidže Bekirlija (Ipar Mazedonia) deituriko herrixka batean bizi da
bere ama gaixoarekin. Alaba bakarra denez berak zaindu behar, gainera.
Bekirlija nahiko isolatua dago: argindar eta bero-iturrietatik
urruti aurkitzen da. Bizimodua beste garai batekoa da —herrialde
garatuetan bizi garenontzat—, kontsumismo, ibilgailu eta abarretik at
naturari etekina ateraz. Besteok (ustez) egin bezala, baina errespetuz.

Hatidžeren bizimodua erle basatiekin eztia ekoiztean —bakarrenetarikoa
munduan— eta hura saltzean oinarritzen da: batzuetan hiriburu Skopjera
joanez lau orduko bidaia baten ostean. Arreta jotzen duen lehen gauza
ekoizpenaren erdia erleak eurak elikatzeko uzten duela da, sinbiosi
gisako zerbait sortuz.

Bizilagun nomada batzuk mugitzen dira herrixkara eta tira-bira txiki bat
sortzen da, protagonistari burukomina sorrarazten diona. Zentzu
horretan, eta izorrakirik egin gabe, (mikro-)kapitalismoaren kritika bat
nabari da filmean. Makrokapitalismoa ere bai, inplizituki, zeren eta
kutsadurak, pestiziden erabilerak eta ingurunearen galerak erleen
biztanleria biziki murriztu baitu. Hala ere,
koronabirusaren ondorioz egoera hobetzen ari dela dirudi.
Hatidže-ren lana zaila eta ohiz kanpokoa da gaur egunean, industria eta
beste erlezaintza modu batzuk aspaldi gailendu direnean.

Oso interesgarria iruditu zait mundu hau horren gardenki aurkeztu
izanak. Batez ere gero eta ezohikoagoa denean: ustiaketak, basa-bizitza
hirietara mugitu izana… Dokumentalak bizitza bera erakusten du, hiru
urtean zehar grabatutakoa. Ez dago voice-over edo narraziorik,
agertzen den jende urriak jokaera naturala du, ez dago ezer antzeztua.
Purutasun hori eskertzekoa da mundu artifizial honetan, nolabait
esateko.

Ikusteak merezi du. Ea oraingoan zuetako norbaitek kasu egiten didan…

(Erdal) Ikusentzunezkoak euskaraz
Dakizuenez, duela urte eta zertxobaitetik Alemanian bizi naiz. Ez dut Euskal
Herriko gauza asko jarraitzen…1 Zaldibarko gertaera tamalgarriak salbu.
Horien artean, asteon Filmin-ek euskarako
zerbitzua aurkeztu duela irakurri
dut.

Katalogoa goitik behera ikusi eta etsipena eman zidan: lehenagotik zeuden film
euskaldunei beste batzuk gehitu zaizkie. Egiari zor, kontua Handia filma
ikusteko egin nuen, ez nuen zineman ikusteko aukera izan eta lau bat euroren
truke eskaintza aparta iruditu zitzaidan. Uste dut azpitituluak gazteleraz
zirela; ez naiz gogoratzen.

Zein da arazoa? Katalunian sortutako zerbitzua izanik, bikoizketak eta
azpitituluak gazteleraz eta katalanez daudela. Ez dago euskaraz jartzeko
aukerarik. Orohar, ez dago aukera hau ematen duen VOD (Video on Demand)
zerbitzurik: Netflixen jai duzu, Prime Video-n Dragoi Bola (ez da
harritzekoa), eta MUBIn Drift bakarrik
ikusi ahal izan ditut euskarazko azpitituluekin urte eta erdian.

Dena den, Filmin eta MUBI erabiltzen jarraitu dut —pasa den astean Parasite
ikusi ahal izan nuen,2 gogoa nion pasa den urtetik eta Cannesen eta
Oscar-etan sari nagusiak lortzeak hype-a sortu zuen nigan—; biek filma
katalogoa handia dute: mundu guztikoa, mainstream zein independiente zein
underground, zahar zein berri. Desberdinasuna MUBIk txandakatzen diren 30
pelikula eskaintzen dituela da: egunean berri bat gehitzen da eta zaharrena
iraungitzen da.

Honi lotuta, maiz nire buruari egin diodan galdera zera da: zergatik ez
azpitituluak.eus erabili? Bada, ez dut ekoizleen
gutunik jaso nahi pelikula edo telesail bat modu alegalean jeitsi dudala
konturatu direlako.

Halere, ez zait gustatzen horrelakoak enpresa pribatuek egin beharra. Eusko
jaurlaritzak eta liburutegiek ekimen baten bat dutela ere irakurri dut. Hala
bada, pozten naiz eta horrela jarrai dezala.

Espero dut etorkizunean euskara ildo honetatik ere sustatzea. Euskaraz bizi
nahi izanak Euskal Herritik kanpoko kulturaren kontsumoa3 erdara menderatzaileetan
egitearen guztiz aurkakoa da. Aisia ere euskaraz bizi nahi dut. Nahi dugu.

Koronabirusaren auziarekin are gutxiago. ⤴︎

Boon Jong-ho ez ezik, Lee Chang-dong eta Park Chan-wook ikusi behar
zenituzkete. ⤴︎

Kontsumo dei dakioke? Kapitalismoari lotutako hitza dut. ⤴︎