~jon

232,78 °C
Ze izenburu da hori? pentsatuko zenuten bat baino gehiagok. Tira, ba 505,93 K
(Kelvin).

Oraindik galduta? 451 °F. Ray Bradbury zenak azal beza:

Fahrenheit 451: [l]iburuak sua hartu eta erretzea eragiten duen tenperatura…

Ray Bradbury, Fahrenheit 451, 1. or.

<details>
<summary>

Jatorrizko testua (ingelesez)

</summary>

Fahrenheit 451: [t]he temperature at which book paper catches fire and
burns….

</details>

Azkenaldian, hau edo hori dela-eta, liburuak eta haienganako zentsura eta
debekuaren aldeko mugimendu batzuk azaleratu omen dira. Ezagutzen ditudan kasuak
—oso gutxi, zorionez— Atlantikoaren beste aldetik datozkigu. Eta
Atlantikoaren beste aldetik horrekin, Estatu Batuei buruz ari
natzaizue;1 Kanadaren galtzei buruz, alegia.2

Lehen kasua arraroa, beldurgarria eta xelebrea dirudit. Goiburua irakurtzean
ulertuko duzue: Greg Locke’s zealots set fire to sacred millennial texts like
Harry Potter and Twilight. El Mundo Today, Beranduegi edo The
Onion bezalako egunkari satiriko batetik ateratako titularra dirudi. Tamalez,
ez; onerako edo (nik uste) txarrerako.

Laburbilduz, countryaren jaioterri den Tennessee estatuko apaiz batek,
otsailak 3 (asteazkena) gauez, liburu horiek erre omen zituen zuzenean
emititutako emanaldi batean. Zergatia? Deabruaren, sorginen eta abarren lana
zirelako edo horrelako zerbait. Ulertzen dut ez direla mendebaldeko
literaturaren lan gorenak, nahiz eta bestsellerrak izan, baina tira. Ez du ez
hanka ez bururik. Ezta berak ere:

In a sermon preceding the bonfire, Locke described beefing with “Free Mason
devils” and said “I ain’t gonna be ‘suiciding myself’ no time soon.” Locke also
said people aren’t mad that they were burning books, but mad because of the
books they were burning — implying that his critics, even other pastors, were
devil and witchcraft supporters.

Xelebrekeriak alde batera utzita eta serio jarriz, lekuz aldatu gabe:
Tenneesee-ko eskola-batzorde batek Maus liburua debekatzea erabaki du.

Ezagutzen ez duzuenontzat, Art Spiegelman-en Maus holokaustoan girotutako
komiki nobela grafiko oso famatua da, Pulitzer-arekin saritua.
Oraindik ez dut irakurri: dakidan bakarra pertsonaia batzuk sagu —Maus
alemanez, mouse-ren idazkera fonetikoa baita ere— eta besteak katu
antropomorfikoak direla da. Erraz asma daiteke nor den zein.

Gurasoen argudio nagusiak:

«Demonio!» esaldiaren erabilera eta emakumeen «irudi biluztuen» marrazkiak
aipatuz

<details>
<summary>

Jatorrizko testua (ingelesez)

</summary>

[…] [C]iting its use of the phrase “God Damn” and drawings of “naked
pictures” of women

</details>

Moralaren polizia bere saltsan. Ez dakit bidalitako mezua faxismoaren onespen
gisa uler litekeela konturatzen diren ala ez… Ez zaie axola, umeak
munduko gaitzetatik (zein?) itsu eta isolatuta babestuta dauden bitartean.
Dena den, batzarreko notak lisergikoak dira.

Azkenik, espektro politikoaren beste aldean esan liteke, Washington estatuko
eskola-barruti batek To Kill a Mockingbird liburua debekatu nahi omen
du.

Liburu honen kasua arraroa da. Urteak, hamarkadak daramatza AEBtan derrigorrezko
irakurketa izaten. Jorratzen duen gaiarengatik: XX. mendean jazo zen
arraza-segregazioa —batik bat beltz eta zurien artean—, alegia.
Liburu oso gordina da, bai hizkuntza eta gertaera aldetik. 30. hamarkadan gerta
zitezkeen
(fikziozko) kasu bat erakutsi zion Harper Lee-k gizarteari. Izan ere, bere
bizipenetan oinarritua dago.

Hautsak harrotu zituen ditxosozko liburuak… baita gaur egun ere.

Zorionez, azken 60 urteotan AEBtako —eta mendebaldeko, orokorrean—
gizarteak aurrerapauso handiak egin ditu antiarrazakeria alorrean. Halere, Black
Lives Matter eta gainontzeko sentimendu, mugimendu eta sentsibilitate
antiarrazista eta/edo inklusiboen ondorioz, transgresioak —iraganekoak
zein egungoak— luparekin begiratzen dira.3

Zeintzuk dira transgresio hauek? Lehena, hizkuntza arrazista erabiltzen da
liburuan zehar, garai hartako arraza-erlazioak islatuz. Bigarrena, liburuaren
beste ardatza bortxaketa bat da. Hirugarrena, liburuko
protago/deuteragonista4
Atticus Finch egun modan dagoen salbatzaile zuriaren klixean
erortzen dela.

Ez dira konturatzen liburuak beraien baldintzen eta testuinguru historikoen
ondorio direla, eta horietatik ateratzea akats larria dela. Baina alde bateko
edo besteko moralistak ez dira hori ulertzeko gai, eta areago, abade jaunaz gain
intentzio onekin jokatzen dute, edo jokatu nahi dute. Baina ez da bide zuzena.

Ez nuen pentsatuko Bradbury-k idatzitakoak esanguratsua izaten jarraituko
zuenik, baina honela bukatu dugu.

Ba al zenekiten AEBak ez direla ameriketako estatu batu bakarrak? Mexikoren
izen ofiziala Mexikoko Estatu Batuak (“Estados Unidos Mexicanos”) da. A zer
nolako brandinga… ⤴︎

AEBtan Kanada “America’s hat” (Amerikaren txapela) bezala ezagutua da
testuinguru umoretsu batean. Horri erantzun nahian, “Canada’s
pants”
kontzeptua asmatu zuten. ⤴︎

Gaizkiulertuak sortu baino lehen, ikusten dudan erralitate amerikarraren
azaleko analisia da. Kapital sozial asko du kantzelatua ez izateak. Baina
gai hori beste baten (eta beste batek) jo beharko dio. ⤴︎

Memoria ongi badarabilt, uste dut liburua Scout Finch-en ikuspuntutik
dagoela idatzita, baina Atticus da pertsonaia fokala hein handi batean.
Scouten begietatik dakusagu bere aita. ⤴︎

Gaur arteko irakurketak
Dagoeneko ekainean gaude, a ze nolako azkar doan denbora. Zerrendak maneiatzen
ez naiz oso ona, beraz nire irakurketen zerrendatxoa egingo dut. Egiari zor,
Euskal Herrian bizi nintzenean lana eta etxea bitarteko autobus bidaietan
irakurtzen nituen liburuak, astean bat asko jota (hiru ordu joan-etorria, eta
ez ziren oso luzeak). Orain tranbian 20 minutu besterik ez ditut beraz
irakurtzeko ohitura hori txarto daramat azkenaldian. Bizikletan banoa lanera,
txarrago.

Guztiak irakurri ditut ingelesez, hemen zaila da liburuak euskara edo
gaztelaniaz aurkitzea Amazon bidez ez bada. Beno, besterik gabe:

Bukatuak:

Germany: memories of a
nation
(Neil MacGregor, 2014)

Izenak dioen bezala, Alemaniaren oroimenei buruzkoa da. Ez du kronologia
zehatzik, taldeka sailkatzen ditu: nortasuna, ohiturak, akatsak,
etorkizuna… museo baten esposizio bat bezala irakurtzen da (eta hala egi
zuten, alegia). Liburuak «Alemania ulertzeko nahitaezkoa» dela dio. Lankide
ohi batek Alemania ez duela ulertzen esan zidan. Bertan jaioa izanda,
alferrikako lana.

Hala ere, gustura irakurri nuen. Alemaniaren gainazala erakusten du. Arina
da, irudi asko ditu eta erdialdean kolorezko mapa eta irudi politak (Bauhaus
artelanak, esate baterako). 500 orrialde baino pixka bat gehixeago ditu.
Irakurri ez nahi duenarentzat podcast
bat ere egin
zuten.

The Crucible (Arthur
Miller, 1953)

Pasa den urtean Arthur Miller-en beste antzerki batean (Death of a
Salesman) oinarritutako film iraniar
bat ikusi nuen. Narratiba gehiegi
irakurtzen nuenez, aukera eman nion. Biak oso onak, guztiz gomendagarriak.
Wikipedian beste liburu interesgarri batzuk zituela ikusi nuen eta baten bat
irakurtzea otu zitzaidan.

Istorio hau Salem-eko (AEB) benetazko sorgin-ehizetan oinarrituta dago,
baina fikzio tanta askorekin. Talde-histeria eta McCarthyismo-aren arteko
nahasketatzat da ezaguna. Ni horrekin ados, irakurtzen nenbilena bot
errusiarren aferarekin erlazionatzen nuen. Askotan ere XVII. mendean zeudela
ere ahantzi egiten zitzaidan.

Azken finean, antzezlana denez, gidoi bat irakurtzea bezala da. Baina merezi
duela uste dut.

L’étranger
(Albert Camus, 1942)

Meursault jaunaren istorioa dugu hau, Algiers-en bizi den pied-noir
bakarti, apatiko, lasai batena. Bere ama zendu ostean gertatzen zaizkion
gauzak, bere ikuspuntutik. Hau Camus-en absurdismoaren ardatzat ikusten
den nobela da. Ez naiz arte kritikoa baina nik surrealismoaren antzekoa dela
esango nuke.

Lehen pertsonako narrazioa batzuetan nekagarria egiten da, baina uler
daiteke zergatik den klasiko bat. Azpitestua da garrantzitzua hemen, spoiler
edo izorraki gabe ezin dut besterik esan.

Alde batera utziak:

Las venas abiertas de América
Latina
(Eduardo Galeano, 1971)

Latinoamerikako zapalketa eta ustiatzea 500 urtean zehar. Prosa oso
aspergarria du, Galeanok berak ere onartu zuen. Beste batean bukatuko dut.

The worst journey in the
world
(Apsley Cherry-Garrard, 1922)

Bizirik bueltatu zen kide batek idatzitako Scott-en hego polorako
espedizioaren historia. Liburua luzea da eta ez dut denbora tarterik aurkitu
ganoraz irakurtzeko. Parisera joan eta etorrian jendea berbetan eta laneko
gauza batzuk egiten ezin asko egin. Noizbait bukatu beharko.

Hasteke:

A clockwork
orange (Anthony
Burgess, 1962)

Duela hamarkada bat edo batxilergoan ikusi nuen filma. Duela gutxi
katatrak-ek argitaratu zuela ikusi nuen eta gurasoek alemaniara bidali
zidaten.

Gida bat dakar atzean, ea nadsat-a azkar ikasten dudan liburuan atzera eta
aurrera ez ibiltzeko.