~jon

Enperadore heldu berriak eta etortzekoak
Historiografian translatio imperii (agintearen
lekualdaketa) deituriko kontzeptua dago, non imperium edo agintearen
lekualdaketa lineal bat dago denboran zehar. Erromatar
Inperioaren hausturaren hainbat menderen ostean Bizantziar Inperioak eta Germaniako Erromatar Inperio Santuak biek zuten
beraien burua Erromako oinordekotzat, banaketa nagusiak erlijioa eta
hizkuntza zirelarik: katolizismo latindarra mendebaldean eta ortodoxia
greziarra ekialdean.

Argi dago —esango nuke— Konstantinopla zela bigarren Erroma (hiria),
bederen. Kontzeptu hau beste herrialde batzuetan erabilia izan da, hala nola Turkian —Otomandarren garaipenaren ondorioz sultanek Erromako Zesar
(Kayser-i Rûm) titulua bereganatu zuten— eta Errusian, non Mosku hirugarren Erroma zela pentsatzen zuten batzuek. Buru-gimnastika ariketa sakona eginez, hirugarren Erroma hauek
Berlin1 edo Washington, D.C.2 izan litezke. Alde
batetik, askotan irakurri ditut estatubatuarrak Pax Americana eta AEB-ren dekadentzia Erromarenarekin alderatzen. Egundako harrokeria, bai, baina egiari zor inperialismo alorrean ederki jarraituko duela dirudi. Bestalde, nazismoak eta faxismoak asko edaten du erromatarrengandik, Txarrerako, tamalez, guztiok dakigu zer jazo zen.

Atzo, hedabide batzuen arabera, E eguna izan zen AEBtako hiriburuan. Obamaren bigarren(aren) etorrera zegoen iragarria, eta halaxe izan omen zen, duela bi asteko showaren ondoren sena duen norbait zelako inperator berria. Nik ez dut ezer berezirik nabari oraindik, itxaron egin behar.

Hainbat telebistatan gertaera honi buruzko programa bereziak igorri
zituzten —ETB2-n, adibidez—,3 Munduan zehar besterik gertatu(ko) ez balitz bezala. Beno, osasun gaiari lotuz, beraien hitzetan Mendebaldeako politikan minbizia eragiten zion tumore bat errotik atera zuten —esango nuke metastasia aspaldidanik dagoela—,4 edo horrelako zerbait. Lau urteren ostean alde horretatik datorkigun bake santua eskertzekoa
da.

Atlantikoaren bestaldean, ordea, CDU edo guztiontzat «Merkel-en
alderdia» ezizenarekin ezagunago egiten zaigun alderdi politiko honek
lidertza berria aukeratu zuen duela gutxi. Armin Laschet irten zen
garaile bozka horietan. Esango nuke honek ez dituela programa
edo estaldura berezirik izan Alemaniatik kanpo. Agian bai, baina ziur
aski ez dela hainbesterakoa izan.

Bigarren Germaniako Erromatar Inperio Santu Europar
Batasuneko biztanle batzuk, aldiz, urmaelaren bestaldera begira daude Kristobal Kolon balira bezala. Zer nahi duzue esatea, ez zait axola nor dagoen Bellum Americanum-en gainean, gaizkilea etxean dugu-eta: Laschet-ek Biden-ek baino gehiago urduritzen nau.

Bira ditzagun gure buruak ekialderantz, mesedez. Berlin eta Bruselara.

Erroma → Frankoen Erresuma → Karolingiar Inperioa → Ekialdeko Frantzia →
Germaniako Erromatar Inperio Santua → Prusia → Alemania. ⤴︎

Erroma → Frankoen Erresuma → Karolingiar Inperioa → Mendebaldeko Frantzia →
Normandiako Dukerria → Ingalaterrako Erresuma → Erresuma Batua → Estatu
Batuak. ⤴︎

Non bestela. Euskal irrati-telebistaren urrezko arrautzak erruten dituen
oiloa. Haretxek ematen die bihotzean poza. ⤴︎

Trump gaixotasuna dela edo zela esaten jarraitzen duen oro memeloa da,
demokrazia kapitalistaren porrotaren sintoma baita. ⤴︎

Softwarearen zoru etikoa
Agian ohar hau pixkat berandu idazten ari naiz baina buruan izan dut aste
batzuetan zehar.

Dakizuenez, munduan istilu ugari gertatzen ari dira hau irakurtzen ari zareten
bitartean: Ekuador, Txile, Katalunia, Hong Kong, besteak beste. Aipatuko
dudana ez da aurreko zerrendan ageri, ordea. Txinak Uigurrekiko duten
tratamendua. Hizkuntza turkiarra erabiltzen duen etnia hau aspaldian
konzentrazio eremuetan sartzen ari dela dirudi, ukatzen duten
arren.

Hori dela eta, Notepad++ Windows-eko testu editorearen garatzailek 7.8.1
bertsioari Free Uyghur kode-izena jarri
zioten, urri
bukaeran argitaratua. Erabaki honek txinatar asko ernegatu egin zituen eta
beraien Github-a kritikaz bete
zuten1. Hala
ere, batzuek oraindik jarraitzen
dute
ekinean: Hong Kongeko poliziaren alde nago edo horrelako zerbait dio,
itzultzaile automatiko batzuen arabera.

Nahiz eta gustuko ez izan, Notepad++-en garatzaileek adierazpen politikoak
egiteko askatasun osoa dute. Eta horrelako bidegabekeriak salatzeko bada, are
gehiago. Ez bazaude ados, alternatibak daude.2.

Aurrekoa oraindik fresko zegoelarik, egun batzuk beranduago, software lizentzia
hipokratikoa aurkitu nuen Pybonacci-ri esker.3
Bereziki interesgarria iduritu zitzaidana honako hau da:

Politics and software are so tangled that they cannot be reasonably separated.
Consider the GPS software that tells you how to get to a restaurant; it’s also
used to direct military drones to their targets. The facial recognition
software that unlocks your phone? It’s being used to record, track, and target
the activities of political dissenters. Even simple choices, like limiting
gender options on sign-up forms, have an impact on the well-being of our
users.

All of these technologies are inherently political. There is no neutral
political position in technology. You can’t build systems that can be
weaponized against marginalized people and take no responsibility for them.

Interesgarria alde batetik arrazoi guztia duelako: teknologia kapitalismoaren
eskuetan jartzea arazoa oso larria da. Diruak du boterea gaur egungo munduan,
eta horren adibide dira espaziora joateko langileek soldata baxuak izatea
(SpaceX), ibilgailu autonomoek norbait hiltzeari garrantzia kentzea (Uber),
edota informazioa saltzea (Facebook, Google). Bestetik, software librearen
lizentzia batzuek edonori askatasun osoa ematen dielako. Esaterako,
defentsa-enpresek arma, hegazkin, satelite militar eta horrelakoetan software askea
pozik txertatzen
dute.

Argi dago softwarea politika dela eta horretarako ekimen asko gauzatzen ari
dira. Nola, non, nork, erabili eta abar. Batzuek ez dute gustuko izango, baina
pastela guztiontzat da.

Horregatik existitzen da Fedibertsoa, non norbanakoek kudeatutako alternatiba
independienteek elkarlanean sare federatu bat sortzen dute —izenak
berak esan bezala— enpresek maneiatutako sare sozialen eraginetik at:
Mastodon/Pleroma (Twitter), Pixelfed (Instagram), PeerTube (YouTube), Diaspora
(Facebook), eta beste hainbeste.

Nik oraindik trantsizioa egiteke dut. Momentuz, blog hau eta beste zerbitzu
batzuk ostatatzen dituen zerbitzari honetan git zerbitzaria dago erabilgarri; GitHub Microsoftek erosia eta Gitlab-ek telemetriarekin
arazoak izan ostean.

Bide luze bat dugu aurretik oraindino.

Nola esaten da flood euskaraz? Interneteko adiera, ez urarena. ⤴︎

Windows ez erabiltzea, adibidez. ⤴︎

Python eta bere ekosisteman (zientifikoa, gehienbat) lan ona egiten duen
garatzaile talde bat. Espainolez, tamalez. ⤴︎

Autoantonimo edo oximoron?
Euskaltzaindiaren hiztegiak horrela definitzen du oximoron hitza:

iz. Liter. Figura erretorikoa, ustez bateraezinak diren edo kontrako esanahia
duten hitzak edo esapideak elkartzean datzana. «Gordelekura joan naiz nire
egoera ikusgarriago egiteko»; “gordeleku ikusgarria”, oximoron bitxia.
Jatorrizkoan, poesia kontuetan gertatu ohi denez, are ederragoa da esaldia,
“They are all listening for our silence”, oximoron sotil horrekin.

Antonimo, ordea:

iz. Hitz bati buruz, aurkako esangura duen hitza. Gizen-en antonimoa argal
da. Argal eta gizen antonimoak dira.

Autoantonimoa, beraz, antonimoaren kasu berezi bat da. Ingelesezko
wikipediaren arabera (ez dago
euskaraz oraindik), bere buruaren antonimo den hitza da. Hau da, kontrako
adierak dituela. Agian kasu ezagunena The Simpsons-eko Dr. Nick-en esaldi bat
da: “Inflammable means flammable? What a country!”

Benetako kasu batekin natorkizue orain. Txile, Katalunia, Hong Kong, Ekuador,
eta abarretan hainbat manifestazio egiten ari dira. Horiek gelditu nahian,
gobernuak istiluen kontrako polizia gorputzak darabiltzate. Baina istilu
gehiago ari dira sortzen. Nola ote? Inuzenteei jotzen, autoz talka egin nahian,
besteak beste; ustezko bakearen eta ordenaren izenean.

Izenburuaren galdera erantzuteko: ba hizkuntzaren arabera. Ingelesez riot
police, gaztelaniaz antidisturbios, alemanez, Bereitschaftspolizei…

Agian izena aldatu beharko zaie, edo hiztegietan bigarren adiera jarri. Edo
horiek erabiltzearen azpian dagoena konpondu eta aintzat hartu.

Zuzenbide estatua ere oximorona dela iruditzen zait azkenaldian.

Izanak emandako lezioak
Hamabost hilabete inguru daramatzat Alemanian bizitzen, baina ez dut hainbeste
hiri ikusteko aukerarik izan. Zorionez, duela gutxi batasunaren eguna (Tag
der Deutschen Einheit) izan
zen eta zubia hartu nuen. Hainbeste pentsatu ondoren, Nurenbergera joatea
erabaki nuen. Munichen Oktoberfestaren azken egunak ziren, baina jendez
gainezka egoten dela eta, azkenean Frankoniako hiriburura joan nintzen.
Herriaren berezitasun bat bete Erdi Aroko itxura mantendu duela da.  Beno,
mantendu.

Hau irakurtzen ari zaren horrek,1 Bigarren Mundu Gerrari buruz zerbait
badakizu, nazientzako zer nolako hiri garrantzitsua izan zen ezagun egingo
zaizu.  Hemen zeuden NSDAP-aren eremu nagusiak —Alemanez,
Reichparteitagsgelände edo (Hirugarren) Reich alderdiaren biltzarren eremua—
non jaiak, Hitlerren diskurtsoak eta beste hainbeste ospatzen ziren. Harritu
egin ninduen ez dela izenean nazi hitza erabiltzen. Logikoki, aliatuek hiria
eta eremu hauek suntsitu zituzten: momenturik aipagarriena Zeppelin zelaiko
arranoarekin egin zutena da. Baina
gertaera ezagunena bertan jazo ziren epaiketak izan ziren, alderdi naziaren
buruzagi batzuk —beraien buruaz beste eta ihes egin ez zutenak— jasan
zituztenak.

Bidai horren azken egunean bietara bisita2 egiteko erabakia hartu nuen.
Nazien eremuetan, dokumentazio zentru bat dago (Dokumentationszentrum, Dokuzentrum izenarekin ezagunagoa),
horietako eraikin bat gauza onetarako erabilia. Esposizio oso transparentea da,
Lehen Mundu Gerra eta aurrekarietatik Nurenbergeko epaiketetara arte NSDAP (eta
Alemania nazia) nola garatu zen erakusten du. Sarrerarekin audiogida bat
erabiltzeko aukera dago; bi eta hiru ordu bitartean igaro ditzakezu han.
Bideoak, audioak eta bestelako irudiez gain parafernalia nahikotxo dago (Mein
Kampf-aren kopia bat, adibidez). Irtetzean, eremuak ikusi daitezke, ibilbide
laburra (ordu eta erdi bat) edo luzea (2-3 ordu) eginez. Denbora gutxi nuela
eta, ibilbide laburra egin nuen eta herritar asko ikusteaz gain —1. FC
Nürnberg-ek partida jokatzen zuen— oso arraro sentitu nintzen orduan arraza
arioa, holokaustoa eta horrelakoak defendatzen, SS-ak kokatzen ziren eremuetan
oinez egitean. Egitura asko egoera traketsean daude, eta horrek zalantza bat
sortu zidan: merezi al du horiek mantentzea iragana ez ahazteko edo nazien
herentzia ezabatu behar da?

Arratsaldean, epaiketa ezagunak egin ziren justizia jauregira joan nintzen.
Biak elkarrengandik urrun kokatzen dira, baina tranbia eta metro bidez segidan
heldu nintzen. Jauregiak, alde batean Memorium Nürnberger
Prozesse deituriko museoa du. Lehenik
eta behin, 600 gelara joan nintzen. Ostiraletik Astelehenera bakarrik bisita
daiteke, oraindik erabili egiten delako. Ez da orduko berdina, baina bertan
eser zaitezke audiogidak hari buruz azalpenak ematen dizkizun bitartean. XX.
mendeko kriminal gogaikarrienak epaitu zituzten lekuan negoen; hemen ere arraro
sentitu nintzen. Goiko pisuan, epaiketei buruzko esposizio bat aurkitzen da,
aurrekariak, epaiketa bera goitik behera azaltzen dutenak, hemen ere audio,
bideo eta guzti.  Baina ez hori bakarrik, epaiketa hauek aurrekari bat sortu
zuten, eta gerrako tribunal internazionalak azaltzen ditu: Alemanian 70-80ko
hamarkadetara arte gertatu zirenak, 2. Mundu Gerra ostean Japoniako buruzagiei
egindakoak, eta orain arte egin direnak nazioarteko epaiei esker.

Gerra galdu eta gerora —pixka bat berandu, ukatzen ari ziren eta—
desnazifikazio prozesu handi bat egon zen gizartearen hainbat alorretan. Bi
hauek horren adibide direla esan daiteke: hau gertatu zen eta ez dugu berriro
jasan nahi. Guztiok dakigu ikur, keinu, abesti etab. naziak debekatuta daudela,
baita holokaustoa ukatzea ere. Tamalez, Ekialdeko Alemanian naziak kanpoko
gauzatzat ikusten ziren eta horregatik du AfD-k duen boterea (mendebaldean
ere, ez pentsa).

Kataluniako afera dela eta, egunotan faxista, nazi eta horrelako jende-moduei
«Nacionalistas españoles» edo «Defensores de la unidad de España» deitzen
ari
dira
hedabide
batzuk. Francoren gorpua ateratzeko ere nostalgikoak manifestazio
deialdiak eta horrelakoak egiten dabiltza. Memoria historikoaren legea ez da
bete eta eraikin askotan oraindik arrano potrozorri hura duten armarriak daude,
estatuak, kaleak etab. Hildako asko areketan. Munduan bigarrenak Kanbodiaren
atzetik.

Hau da faxismoak gudak irabazi edo galtzearen ezberdintasuna. Areago,
trantsizioa irabazleek maneiatzen dutenean.

Euskal Herrian ikusi dudan adibide baliokide bat Gernikako Bake Museoa da.
Espainian horrelako zerbait egotea espero dut. Kontuan hartuta Hitlerrek bere
buruaz beste egin zuen bunkerra orain aparkaleku bat dela eta Franco non
lurperatu zuten ikusita… ez dakit, ba.

Espero dut bi zifretara heltzea, bederen. ⤴︎

Sarrerak 6 € balio du, baina egun berean udalak kudeatutako beste museoren
bat ikusi nahi baduzu 9 €-rekin nahikoa da. ⤴︎

Youtube eta (Alemaniako) politika
Maiatzak 26 ditu gaur, hauteskunde eguna Europa Batasunean zehar. Hemen ere,
estatu batzuetan behintzat, udal-hauteskundeak badira. Hemengo kanpaina
desberdina da, esate baterako seinale eta semaforo asko kartelez beteta igaro
dute hile hasieratik (!) gaur arte.

Baina hori ez da gaurko gaia.

Duela gutxi, rezomusik deituriko Youtuber batek, alemaniako alderdi nagusi
batzuk ez bozkatzeko deia egin zuen, batez ere
klima-aldaketaren gainerako erabakiengatik. Bideo horretan, CDU/CSU (bertoko
EAJ), SPD (bertoko sozialistak) eta batez ere A*D (Bertoko V*X) ez bozkatzera
deitzen zuen. Horien ordez, Grüne (Berdeak) edo Die Linke (Ezkerra) gomendatzen
ditu, alternatiba hobeak direlakoan. Arrazoia du.

Egiari zor, energia alorrean Frantzia eta Alemania oso ezberdinak dira. Lehenak
energia nuklearra hobestu dute azken hamarkadetan eta bigarrenak alderantziz:
zentral nuklearrak itxi eta ikatza gogotsu erre. Baina hori izebergaren punta bakarrik
da bideo honetan. Ez dut ordu bete bideoa ikusten igaro, beraz ezinezkoa
gehiago esatea. Aleman maila hobea dudanean, agian.

Normala denez, egun batzuetara bideo horrek sekulako polemika sortu du.  CDU-k
kritikatu zuten, baina gehienbat sozialistei ez diote grazia askorik egin. CDU
eta SPD-ko kide batzuek (gazteak, batez ere) Twitter eta YouTube bidez erantzun
zuten. Horietako bat, ospe eta botere gehien duena, SPD-ko idazkari nagusia.
Bideoa txiokatu zuen harrera ez hain onarekin.

Aspaldidanik dakigu YouTube-k eragin itzela duela. Politikariak ez dira
oraindik kontuan jausi. Eta honelakoak gertatzen dira. Onena, ez dela fake
news oraingoan. Estatubatuarrek Trump aukeratu zutenetik, sektore batek
albiste faltsuen kontrato gerra bezalako bat dute. Ez dut ikusi, baina zur nago
hemen ere norbait zegoela bideoan fact-checking-a egiten, garrantzitsua mezua
denean.

Istorio guztiek bukaera edo ondorio bat izan behar dutenez, horra: hauteslekuak
18:00etan itxi dira. Hau idazten dudan bitartean, badakigu SPD-k ez dituela
emaitza onak izan.
Karma, batzuek dioten bezala.

Hegoaldean, FPÖ egoera eskasagoan
dago.

Moda aldizkariak gazteak ezkerreratzen
Duela gutxi posta-zerrenda batzuk jarraitzen hasi nintzen: Librezale,1 Liberationtech, nettime… azken honetan duela egun batzuk harritu ninduen zutabe (ingelesezko op-ed) batekin aurkitu nintzen: Everything You Need to Know About General Strikes. Beste zutabe batean, egileak sindikatuak zer diren ere azaltzen du.

Gehienontzat ebidenteak diren gauzak azaltzen dira, hala nola:

“Historically speaking, the general strike is incredibly successful since it completely shuts down the functions of the economy,” author and union organizer Shane Burley tells Teen Vogue. “This is really the foundation of the power workers have under capitalism, to withhold their labor and undermine capital. Because a general strike affects the economy so broadly, it gives workers a huge bargaining chip to make massive societal demands —not just in one workplace, but of capital across all sectors.”

Vogue, hitz gutxitan, moda aldizkari bat da. Horien irakurleak klase erdi-altukoak (dirudunak) direla esango nuke. Normalean ez dago askoren esku han agertzen diren arropak, bidaiak, etab. eskuratzerik. Hala ere, nerabeen bertsioak, Teen Vogue-k ezkerrera biratu du. Trumpen hautaketak AEBetako politika buruz behera jarri du eta asko ezkerreratzen ari dira.

Nik, egia esan, joera hau eskertzen dut.

Hainbeste urteren ostean Marrapuntu eta Zabalduren (goian beude) bidea
jarraitzen ez badu ondo. ⤴︎