~jon

Neurriak zeozertarako dira
Urte arraro samarra 2020a. Ipar hemisferioan udaberria bitartean gertatua:
suteak Australian, ozta-ozta Estatu Batuen eta Iranen arteko (enegarren)
gatazka, errefuxiatuen krisia Turkia eta Greziaren artean. Areago, pandemia
globala. Urtarrilean (ofizialki) Txinan hasi eta mundu ia osora zabaldu dena, bereziki mendebaldeko
Europara: Italia eta Espainia dira gehien sufritzen ari direnak momentu hauetan.

Lurralde horiek, besteak beste, larrialdi-egoeran aurkitzen dira. Alemanian,
oraindik ez da horrelakorik erabaki Bavariatik kanpo… federalismoaren arazoak.
Halere, gaur batzartu dira Merkel eta Landetako ministerpräsidentak krisi
honi aurre egiteko.

Kutsaketen abiadura ikusita, etxean geratzeko gomendioak eman dira kurba lautu
behar delako, osasun sistemak gainezka egin ez dezan. Honen harira, Basileako
Unibertsitatearen COVID-19 simulazio tresnaz
baliatuz  Der Spiegel astekariak hiru balizko egoera simulatu
ditu.

Guztiak hasten dira 2020ko martxoaren 1ean 1700 kutsatu ingururekin, eta
urtebete irauten du. Kutsadura-tasa edo R0 2,7koa da. Eredu honetan
500.000 ospitale-ohe hartu dira kontuan, horietako 24.000 Zaintza Intentsiboko
Unitateetakoak direlarik. Hona emaitzak:1

Kontrolik gabe. Kasu honetan, maiatzaren hasierarako (!) 22,5 milioi (!!)
pertsona inguru kutsatuko lirateke Alemanian (biztanleriaren % 27a) eta
500.000 pertsona larri egongo lirateke gehienez. ZUI ohe nahiko ez daudenez, ia
700.000 hildako leudekete. Guztira 70 milioi (!) pertsonak pasako lukete
gaixotasuna.

Neurrizko kontrola. Flatten the curve deituriko iniziatiba jarraituz gutxi
gorabehera. Kasu honetan herena kutsatuko litzateke: 8 milioi inguru —
biztanleriaren % 10etik gertu. Irailerako 100.000 gaixo egongo lirateke. Kasu
honetan gehienezko gaixo larri kopurua 200.000 izango litzateke, eta 500.000
pertsona hil.

Kontrol zorrotza. Hemen kurba askoz txikiagoa izango litzateke: 2021eko
martxoaren 1ean 450.000 kutsatu inguru egongo lirateke. Gaixo larrien
kopurua, ordea, 15.000 pertsona inguru izango lirateke puntu gorenean —
sistemak ez du gainezka egingo. Dena dela, hildako kopurua ere kezkagarria
litzateke: 100.000.

Hau idazten dudan momentuan, 100 hildako baino gutxiago ditugu Alemanian.
Arrazoiak? Ezin dut zehazki esan. Alde batetik gaixoen batazbesteko adina
baxuagoa dela Italia edo Espainiarekin alderatuz. Bestetik, herstura
ekonomiko gabeziak osasun-sistema abantailan jarri du.

Hemendik ze ondorio hartzen dira? Luzerako joango duen itxura duela —aditu
Txinatarren
aburuz— eta kutsatu kopurua murrizteko neurriak agian gogorrakoak izan beharko direla: espero Hego Korean
legez
ez izatea. Baina itxaropena ere badago: badirudi heriotza-tasa test faltarengatik uste dena baino
askozaz ere baxuagoa izatea; eta bai Alemaian bai Txinan datorren urtean eskuragarri
egon daitezkeen txertoak ikertzen ari dira.

Nire aldetik, zaindu zaitezte eta egin kasu MOEn gomendioei. Mediku, erizain
eta bestelakoei, eskerrik asko bihotzez zuen lanagatik.

Bertako grafikak ikustea gomendatzen dizuet. ⤴︎

Jaio.Argitaratu.Hil.
Askotan erabiltzen da publish or perish esaldia akademiaren presioa eta ekosistema azaltzeko.

Oso sinplea da. Lauzpabost urte ikasi ondoren beste hainbeste igarotzen dituzu doktoretza batean. Tesia aurkeztu ostean, irakasle postu bat edo post-doc bat lortu duzu. Mundu horretan bizirauteko, artikuluak argitaratu behar. Hori da zure lana. Lehena izan behar zara, lan sakona egin behar duzu, eta gaia garrantzia edo efektu handia izango duen zerbait izan beharko litzateke.

Honekin, taldearentzat dirua lor dezakezu. Urte batzuetarako etorkizuna bermatua.1 Dirua oso, oso garrantzisua da akademian, kapitalismoan gaude azken finean.

Horrelako zerbait egin du Carlos Lopez-Otín biokimikari asturiarrak. Bere ikerketengatik hainbat dirusari eta ospe lortu du. Baina duela gutxi egia azaleratu da: egile(kide) bezala agertzen den zortzi bat paper atzera egin dizkiote irudi berdinak erabili dituelako eta datuak desagertu direlako, besteak beste.

Hemen duzue istorio guztia. Oso mamitsua eta entretenigarria.

Nire kasuan laguntzailea naiz, beraz asko jota egilekide izango nintzateke,
azalpen teknikoak emanez. Hala ere, nire kontratua eta proiektua testuinguru
desberdin batean murgiltzen dira. ⤴︎