~jon

Parasite gustatu bazitzaizuen, honatx lau proposamen
Zinemaren, eta orohar kulturaren, mundua itzela da, erraldoia. Gure denbora,
ordea, urriagoa. Ondorioz, aukeratzekeran, ondo egin behar dugu hura ondo
aprobetxatzeko. Berezitxoa naiz gai honetan, eta, ja bizitzan denbora asko galdu
dudanez, nahiago ditut maitasunez eta teknikaz egindako klasikoak eta bestelako
ganorazko filmak ikusi formula bera jarraitzen dituzten marketing produktuak
baino.

Batzuek Marvel, DC, etab. superheroien, besteak beste, lako blockbuster edo
krispeta-filmak nahiago izango dituzte. Niri, aldiz, egungo Hollywood-en
menpekotasun ekonomikoa, estetikoa, ideologikoa eta kulturala nekezak zaizkit.
Horregatik, duela urte batzuk eduki horien kontsumoa zeharo murriztea erabaki
nuen, mundu osoko zinemari lehentasuna emanez, zahar zein berri, mainstream
zein underground. Behar baino gehiago, nik uste… auskalo. Nola edo hala,
ekialdeko Asia lehenetsiz. Komikiekin ere garai batean berdina gertatu
zitzaidan.

Horrela, otsaileko igande baten zinema hegokorearraren sesio bikoitza egin nuen,
Parasite eta Burning bata bestearen atzetik bigarren aldiz berrikusiz.
Lehenak, iaz pelikula onenaren Oscar saria irabazi ondoren, Hego Koreako film
industria munduratu du eta asko hasi zarete herrialde horretako filmekin
interesatzen. Hobe berandu inoiz ez baino. Eta horrek ideia bat eman zidan,
zeinaren emaitza irakurtzen ari zareten ohar hau den.

Ideia honekin jorratuko dut hemen sarrera-gida legez balio dakizuekeen zerbait,
gustuko ditudan lau film hegokorear zerrendatuz. Izenburuak ingelesezkoak —zuok
errazago aurkitzeko— eta koreerazko originalak —badaezpada bilaketa konplikatzen
bazaizue— dira. Azalpen xumeekin, zeren eta esteketan pelikulei buruzko
informazio gehiago topa dezakezue; gainera, ez dizkizuet hauek izorratu nahi.
Zenbat gutxiago jakin, beti hobe.

Kontuan izan, baita ere, hau izebergaren punta besterik ez dela. Hego Koreako
zinemak sekulako harribitxiak ditu. Zerrenda laburra egin dut, nire gomendio
guztiak idazten baditut amaigabea litekeelako, nire denbora mugatua baita eta
idatziko nituzkeenak interneten baitaude dagoeneko (beste hizkuntzetan),
kar-kar-kar. Esate baterako, zinema klasikoa gustoko baduzue, zorionekoak zarete
YouTube-n kanal bat dago-eta.

Hona hemen, beraz, nire proposamen/gomendioak, zaharrenetik berrienera
ordenatuak. Lehen biak Boon Jong-ho —ez du azalpenik behar, ezta?—
zuzendariarenak. Aparteko filmografia du, eta niretzat bere top 3-a egiten
dute. Gainontzekoak, ordea, txiro-aberats dinamika beretsuan murgiltzen dira,
zer edo zelan. Guztiak XXI. mendekoak, kritikak laudatuak, eta han-hemen
sarituak.

Memories of murder (살인의 추억 / Sarinui chueok, Boon Jong-ho,
2003)

Benetako serie-hiltzaile baten bilaketari buruzko filma. Hemengo
protagonistetako bat Song Kang-ho da, Parasite-ko aita. Ikerketa
polizialen gordintasuna erakusten digu, bete-betean, norbanako doilor  batek
hautsitako gizarte batean.

Ikusi nuen lehen filma korearra izan zela badiotsuet, eta guzti hau horri
esker dakarkizuedala…

Mother (마더 / Madeo, Boon Jong-ho, 2009)

Ama alargundu batek, bere seme ezgaituak egin ez duen delitua leporatzen
diotenean, indar guztien aurka borrokatu beharko du egia azaleratzeko.
Filmaren premisa osoa oso arraroa da; ederki antzeztua (batez ere filmari
izena ematen dion protagonistak) eta egina.

The Handmaiden (아가씨 / Agassi, Park Chang-wook, 2016)

Aberatsen eta txiroen arteko dinamika. Esan beharra dut, hemen eduki sexuala
dagoela, beraz hobe gaztetxoetatik urruti mantendu.

Neska korear gazte bat kontratatzen dute Japoniar baten —filma Koreako
Japoniar okupazioan gertatzen da, hau da, XX. mende hasieran— zerbitzari
izan dadin. Baina arrazoiak beste batzuk dira…

Burning (버닝 / Beoning, Lee Chang-dong, 2018)

Hemen ere nolabaiteko aberats eta txiroen arteko dinamika jorratzen da.
Halere, ez da Parasiten bezain azalekoa.

Protagonista idazle izan gura duen gaztea dugu, Seulera lan-bidaia batean
aspaldiko partez txikitako lagunarekin topo egiten duena. Lagun honetaz
maitemindu, eta Afrikara bidaiatzean ezagututako hirugarren batekin
misterioz beteriko maitasun-triangelu bat sortuko da.

Guztira, kalkulu mental batzuk eginez, zortzi-bederatzi ordu inguruko iraupena.
Arratsalde oso bat igarotzeko beste. Alabaina, nik bi sesio bikoitz egitea
gomendatzen dut: lehenik zuzendariarena eta gero aurresandako dinamikarena. Edo
alderantziz, ordenak ez du axola.

Berri Txarrakek dioten bezala: «eseri eta ongi pasatu». Eskertuko
didazuelakoan nago. Baina usteak erdiak ustel.

Eztizko begirada eztigile tradizional baten munduari
Beste astelehen bat, beste eguneraketa bat blogean. Ez dut uste ohitura
bilakatuko denik, baina oraingoan zerbait interesgarria —beti legez,
espero dut— kontatzera nator.

Bart lotara joan baino lehen Honeyland (Медена земја /
Medena zemja, T. Kotevska eta L. Stefanov, Ipar Mazedonia, 2019)
pelikula dokumentala ikusi nuen Filmin-en, ingelesezko azpitituluekin.
Hemen Hatidže Muratova Turkiar jatorriko eztigile mazedoniarraren
bizitza azaltzen zaigu.

Hatidže Muratova. Egilea: L. Stefanov (Iturria)

Hatidže Bekirlija (Ipar Mazedonia) deituriko herrixka batean bizi da
bere ama gaixoarekin. Alaba bakarra denez berak zaindu behar, gainera.
Bekirlija nahiko isolatua dago: argindar eta bero-iturrietatik
urruti aurkitzen da. Bizimodua beste garai batekoa da —herrialde
garatuetan bizi garenontzat—, kontsumismo, ibilgailu eta abarretik at
naturari etekina ateraz. Besteok (ustez) egin bezala, baina errespetuz.

Hatidžeren bizimodua erle basatiekin eztia ekoiztean —bakarrenetarikoa
munduan— eta hura saltzean oinarritzen da: batzuetan hiriburu Skopjera
joanez lau orduko bidaia baten ostean. Arreta jotzen duen lehen gauza
ekoizpenaren erdia erleak eurak elikatzeko uzten duela da, sinbiosi
gisako zerbait sortuz.

Bizilagun nomada batzuk mugitzen dira herrixkara eta tira-bira txiki bat
sortzen da, protagonistari burukomina sorrarazten diona. Zentzu
horretan, eta izorrakirik egin gabe, (mikro-)kapitalismoaren kritika bat
nabari da filmean. Makrokapitalismoa ere bai, inplizituki, zeren eta
kutsadurak, pestiziden erabilerak eta ingurunearen galerak erleen
biztanleria biziki murriztu baitu. Hala ere,
koronabirusaren ondorioz egoera hobetzen ari dela dirudi.
Hatidže-ren lana zaila eta ohiz kanpokoa da gaur egunean, industria eta
beste erlezaintza modu batzuk aspaldi gailendu direnean.

Oso interesgarria iruditu zait mundu hau horren gardenki aurkeztu
izanak. Batez ere gero eta ezohikoagoa denean: ustiaketak, basa-bizitza
hirietara mugitu izana… Dokumentalak bizitza bera erakusten du, hiru
urtean zehar grabatutakoa. Ez dago voice-over edo narraziorik,
agertzen den jende urriak jokaera naturala du, ez dago ezer antzeztua.
Purutasun hori eskertzekoa da mundu artifizial honetan, nolabait
esateko.

Ikusteak merezi du. Ea oraingoan zuetako norbaitek kasu egiten didan…