Kontaktua
Posta elektronikoa
Niri e-posta era seguruan bidali nahi izanez gero, PGP-rekin zifratu dezakezue. PGP edo Pretty Good Privacy gako pare batez —publikoa eta pribatua— baliatzen da, non batak zifratzea eta besteak deszifratzea ahalbidetzen duten. Nik eta beste askok darabilgun inplementazioa GnuPG (edo GPG) da. Ikus estekak nondik norakoak ulertzeko.
Besterik gabe, honatx nirea: jon_pub.asc
$ gpg --fingerprint
pub rsa4096 2020-07-24 [SC]
06D6 2301 4BA4 0BA0 55ED 40D6 E72A 128D 54B0 2EB7
Beheko aginduarekin gehi dezakezue:
$ gpg --import jon_pub.asc
Edo, askoz errazago eta azkarrago:
$ curl -sL https://jon.eus/pgp/jon_pub.asc | gpg --import
Gure komunikazioa babes dezagun!
Bestelakoak
Beste modu informalago batzuk elkarrekin mintzatzeko. Kontuan izan, litekeena dela segidan ez erantzutea, nahiz eta kasu batzuetan konektatuta nagoela adierazi. Ezer bada, e-posta da niregana heltzeko modurik hoberena.