Kolofoia

Kolofoi hitzak —antzinako grekoz κολοφών (kolophṓn) latin berantiarreko colophōn bidez—, hitz-atze gutxi gorabehera, literalki «gailur edo azken ukitu». Ez da Euskaltzaindiaren hiztegi batuan ezta Elhuyar hiztegian ere ageri.

Liburuetan aurki daitekeen testutxoa da, inprimatze-data eta -lekua, argitaratzailea, lege-oharrak eta abar adierazten dituena. Webguneen kasuan, aldiz, teknologiak, letra-tipoak, koloreak, softwarea, hardwarea eta enparauak.


  • Jekyll webgune estatiko sortzailea
  • minima CSS gaia neurrira egokitua
  • nginx web zerbitzaria
  • Debian sistema eragilea