Honetaz

Zeinek

Nortasuna eraikitzeko tresnarik ez daukat, niregan oraindikan sinisten ez bait dut eta. Guzti hau tamalgarria bihurtzeko gizakia izateari uko egin al diot? Ni al naiz… zure ni?

Dut - Ni al naiz zure ni?

Jon deituriko norbanakoa, akaso, domeinua erosten bizkorrena. Pseudonimoa, beharbada, ponte-izen arruntaz baliatua. Izenkide-taldea, apika, sarreren egiletza ausaz partekatuz. Ala, agian, horien artean sortutako Borg bezalako garun-kolektiboa. Erakunde baten akronimoa, bestela.

Egiletzak axola ote?

Zer

I don’t wish to be hampered by any restrictions in the compilation of my notes. I shall not attempt any system or method. I will jot things down as I remember them.

Fiodor Dostoievski, Notes from the Underground

Denbora eta batez ere gogoaren arabera, otutzen diren ideiak islatu(ko) dira informazioaren autobide bitarte honetan, ganorazko kalitate-langara heldu nahian: artikuluak, kontakizunak, irudiak…

Gai finko gabe: ikus etiketa moltsoa ideia bat egiteko. Zerrenda aldakorra denez, harpidetzea gomendatzen da; sindikazio bidez hobe. Lekuko izan zaitezten, besterik ez.

Zergatik

[A]n Egyptian scribe brushed in ink some four thousand years ago: ‘A man has perished and his body has become earth. All his relatives have crumbled to dust. It is writing that makes him remembered’.

Steven Roger Fischer, A history of writing

Alde batetik, idazten denaren jabegoagatik; egungo interneta, hein handi batean, AEBtako mendebaldeko enpresa batzuen eta ekialdeko inteligentzia-agentzien kontrolpean baitago. Historiari so eginez, azken honek zentzua du bederen… saihestezina, tamalez.

Bestetik, denbora aurrera joan ahala sare sozialak gero eta nekezago direlako: eduki funtsean errepikakorra, iruzkinak barne. .eus domeinua eskuratzean, behingoz esklusiboki euskaraz idaztea erabaki da: hobe berandu inoiz ez baino. Areago, euskara esparru digital gehiagotan erabiltzeak beraren jakituria ugertzea ekidituko digu.

Zelan

Software librea erabiliz. Xehetasunetarako, ikus kolofoia.