Erantzukizun deskargua

Webgune honetako edukia bere hartan (as is) aurkezten da, eskuragarritasunari eta zehaztasunari dagozkienez inongo bermerik gabe. Ez naiz hemen aurkeztutako informazioaren ondorio negatiboen arduradun: kodearen kasuan, adibidez. Ongi irakurri eta, batez ere, zuhurtziaz jokatu.

Hemen isladatutako ikuspuntuak nireak soilik dira eta ez beste inorenak, betiere kontrakorik adierazi ezean. Ager daitezkeen norbanako edo erakundeen edozein aipamenek ez dakartzate horiekiko onespenik berekin. Era berean, estekatzeak ez du hirugarrenen edukiekiko adostasunik edo onespenik berekin ekartzen.

Edukia inongo abisu gabe alda —eraldatu, ezabatu…— daiteke. Aldaketa batzuk blogaren git biltegian daude ikusgai, inongo berme gabe. Kontuan izan webguneko zatiren batean adierazitako gertakari, iritzi eta/edo balintzak argitalpen-datatik igarotako denboran alda litezkeela.

Aurkakorik esan ezean, ez dut ezein proiektu, enpresa edo erakundetan interes edo parte-hartze ekonomikorik.