Pribatutasun politika
Bloatwareak menderatutako garaia izanik, webgune honen izateko arrazoiak, besteak beste, arintasuna (adiera ezberdinetan) eta pribatutasunaren bermea dira.
Horregatik, sarbidea HTTPS bidez soilik da posible. Gainera, ez da cookierik zerbitzatzen, ez baitago gailetak kozinatu ditzakeen sukalderik. Ia JavaScript gabeko (web)gunea ere bada, ez baita beharrezkoa: KaTeX-dun orrialde bakan batzuek bakarrik daramate txertatua, zeinak zerbitzariaren aldetik eraikitzen diren.
Halaber, ez da nabigazioaren jarraipenik egiten, estatistikak ez baitira interesgarriak. Norbaitek irakurtzen duen heinean, ongi. Hori bai, web zerbitzariak astero txandakatzen den log edo sarbide-erregistro bat gordetzen du, non IP helbideak ageri diren, besteak beste. Ez da irakurtzen (hilabetero ezabatzen dira automatikoki): noizbait helbide horiek zifratzeko plugina ezarri behar zaio.
Azkenik, ohikoa denez, hirugarrenen webguneetako edukia estekatzen da webgune honetan zehar. Kontuan izan horien edukia gaitasunetatik eta arduratik at geratzen dela, eta ez dakarrela berarekin inolaz jatorrizko pribatutasun-politikekiko adostasunik. Ardurapean ireki eta, beti bezala, kontuz ibili.