Legeera

Ez naiz erakunde ofizial bat, ezta abokatua ere; baina badaezpada lege-oharra bezalako zerbait jartzea erabaki dut. Ez dakit orrialde hau nola izendatu: inork legalese beste modu batean itzultzen badaki esan iezadala.

Oharrak

Besteak beste:

  1. Blog honetan aurkezten diren ikuspuntuak nireak soilik dira eta ez beste inorenak, argitalpen-datatik igarotako denboran alda litezkeenak.
  2. Webgune honetako edukia bere hartan (as is) aurkezten da, eskuragarritasunari eta zehaztasunari dagozkienez inongo bermerik gabe.
  3. Ez naiz hemen aurkeztutako informazioaren ondorio negatiboen arduradun: kodearen kasuan, adibidez. Ongi irakurri eta, batez ere, erabili zuon ardurapean.
  4. Edukia inongo abisu gabe alda —eraldatu, ezabatu…— daiteke.
  5. Aurkakorik esan ezean, ez dut ezein proiektu, enpresa edo erakundetan interes edo parte-hartze ekonomikorik.

Lizentziak

Irakurtzen ari zareten webgune hau kultura librea da, salbuespenak salbuespen. Askatasun osoz erabil ditzakezuen orri-oineko SVG irudi biek estetikoki laburbiltzen dituzte webgune honetako edukien lizentziak. Hala ere, etorkizunean gerta litezkeen arazoak saihestearren, azaltzea hoberena.

Bestelakorik adierazi ezik, jatorrizko edukiak —hau da, nik neuk sortutakoak— Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin (CC BY-SA) 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten pean daude. Hauek partekatu eta moldatu ditzakezue, baldin eta egiletza aitortu eta baldintza beretan egiten baduzue.

Iturburu-kodea —neronek ostatatutako git zerbitzarian eskuragarri— eta kode adibideak, aldiz, GNU GPL (General Public License) v3 edo berriago baten pean daude.

Pribatutasun-politika

Zuen pribatutasunagatik arduratzen naizenez, HTTPS bidez zerbitzatutako webgune honetan ez dago sukalderik, beraz da gailetarik kozinatzen. Hau da, ez da cookie-rik zerbitzatzen, ez dagoelako beharrik. Javascript-ekin berdina gertatzen da, KaTeX-dun orrialdeak zerbitzariaren aldetik eraikitzen baitira.

Nabigazioaren jarraipenik ez dut egiten, ez zaizkit estatistikak interesatzen. Norbaitek irakurtzen duen heinean, ongi. Hori bai, nginx-ek —web zerbitzariak— astero txandakatzen den sarbidearen erregistro edo log bat gordetzen du, non zuen IP helbideak ageri diren, besteak beste. Normalean ez dut ikusten (hilabetero ezabatzen dira), eta noizbait helbide horiek zifratzeko plugin-a ezarri behar diot.

Kontuan izan kanpoko esteken edukia nire gaitasunetatik eta arduratik at geratzen dela. Estekatzeak ez du beraien edukieko eta pribatutasun-politikekiko adostasunik bermatzen. Zuen ardurapean ireki eta, beti bezala, kontuz ibili.

Aldaketak

Lege-ohar hau lantzean behin berrikusi eta aldatzeko eskubidea gordetzen dut.