GNU/Linux konfigurazioa
Urteak daramatzat GNU/Linux erabiltzen. Ubunturekin hasi nintzen 16-17 bat urte nituela, frogak egiten. Gero pixka bat alde batera utzi eta urte batzuetara, unibertsitatean nengoela Fedora-ra pasatu nintzen. Eramangarri ha gehiegi berotzen zen, nahiz eta ekinean garbitu. Bateria ere ez zebilen ongi: ordubete irauten zuen, asko jota. Konpontzeak ez zuela merezi pentsatuta eta, batez ere, handiegia eta pisutsuegia zela eta 13 hatzbeteko (beste) ASUS erosi nuen. Linux Mint instalatu nion. Hirurak euskaraz erabilgai Librezaleri esker.
Azken horrekin 6 urte eman eta gero, 2019 hasieran Debian jarri nion: laneko
ordenagailuak eta zerbitzariek bezala. Martxoan ThinkPad bat erosi nuen
azkenean: L seriekoa, X-ekoak garestixeagoak dira eta. Aptitude eta
systemd
-rekin nekatuta Honi, Artix Linux jarri nion. Arch Linux bezalakoa da,
baina systemd
ordez openrc-init
edo runit
erabili daitezke. Nik lehena
aukeratu nuen, gehienbat systemd
-rekin aspertuta nengoelako. Haatik, milaka
arrazoi daude aldatzeko.
13′′-ko eramangarriak ez zituen ezaugarri oso onak: 4 GB RAM, prozesadoreak 1,7 GHz-eko maiztasuna… Mahaigain inguruneak, garapen inguruneak, besteak beste, RAM asko zanpatzen zuten eta errendimendua oso txarra zen. Arazo hau ebatzi nahian, tiling window manager deiturikoekin topatu nintzen, eta ekosistema horretan dzanga egin nuen.
Zerrendatuko ditudan aplikazio ia guztiek kontsola edo testu-interfazean datzate.
§Orokorra
§Mahaigain ingurunea
bspwm
edo Binary Space Partition Manager tiling window manager
bat da. Hau da, leihoek mosaiko bezalako bat sortzen dute gehitzen joan ahala.
Izenak dioen bezala, modu binario batean banatzen dira, baina hori erraz alda
daiteke.
§Lasterbide kudeaketa
Beheko software askori laguntzen dion lasterbide daemon-a sxhkd
edo
Simple X Hotkey Daemon da. Testu fitxategi batean lasterbideak eta komandoak
ezarririk, hemen aipatutako software ia guztiak exekutatu daitezke.
§Konposaketa
Mahaigaineko edukiak marrazteko edo konposatzeko picom
(duela gutxi
arte compton
-en fork bat zena) erabiltzen dut. Gardentasuna eta bestelako
efektu bereziak kudeatzen ditu.
§Informazio barra
polybar
-ek informazio barra simple bat erakusteko aukera ematen du,
plugin nahiko ditu eta norberaren script-ak ere erabil daitezke beste edozer
gehitzeko.
§Menua
rofi
-k modu ezberdinak eskaintzen ditu: alde batetik /usr/bin
-eko
fitxategi bitarrak exekutatu, .desktop
sarrerak dituzten programak exekutatu,
beste makina batzuetara SSH egin edota leihoak aldatu. Duen abaintaila on
bat bere diseinua alda daitekeela da, nahiz eta itxurak dakartzan.
§Terminala
st
-k Suckless Terminal edo Simple Terminal du izena. urxvt
-rekin
urte asko igaro ondoren zerbait berria probatu nahi nuen. Arazoa konfigurazioa
.h
fitxategi batean egiten dela eta eskuz konpilatu behar da aldaketak
ikusteko. Pluginak partxe bezala txertatu behar dira, askori burukominak
eraginez.
§Kontsola
fish
edo Friendly Interactive Shell. Guztiok bezala, bash
-ekin
hasi nintzen, gero zsh
-ra (oh-my-zsh
pluginarekin) eta azkenean, plugin
gutxi erabiltzen nituela eta probatzea erabaki nuen. Gustura nago. Konfigurazioa
eta scripting-ak buruhausteak sortzen ditu, baina azken honetarako bash
erabiltzen jarraitzen dut.
§Web nabigatzailea
qutebrowser
Qt eta Python-ekin garatutako nabigatzaile polita (cute
browser ahoskatua) da. vim
bezalako kontrolak ditu. Saguarekin ere erabil
daiteke baina ohitu ondoren beste mundu bat da. Desabantaila nagusia plugin
falta da, baina ez zait asko axola: badu iragarkiak blokeatzeko sistema.
§Dokumentuak
§Fitxategi arakatzailea
ranger
. Textu-interfazea erabiltzen du eta bi edo hiru mailako
ikuspuntua eman dezake. qutebrowser-ek bezala vim tankerako kontrolak ditu.
Testu fitxategi gehienak terminalean erakusten dira, irudientzat euskarria eduki
dezan w3m
edo ueberzug
bezalako tresnak behar dira.
§Testu editorea
vim
. Ez naiz asko luzatuko hemen. emacs
ere erabili dut iraganean
baina oso gustora nago nire erabakiarekin. Pluginen laguntzaz (airline, CtrlP,
besteak beste) askoz errezagoa da guztia.
§PDF-ak
qutebrowser
eta ranger
-ek bezala, vim-en oinarritutako kontroldun
zathura
PDF ikustaile sinple bat erabiltzen dut. Ezin dira
dokumentuak editatu, tamalez.
§Aisia
§Ikus-entzunezkoak
Bideoak ikusteko mpv
erabiltzen dut. mplayer
-en oinarritua,
funtzionalitate hobeak ditu.
Musika entzuteko, ordea, konbinazio bat: mopidy
zerbitzari lez Spofity ere entzun ahal izateko eta ncmpcpp
bezero
lanetan. Musika lokala entzuteko cmus
ere ederto batean dabil, gurago
duenarentzat.
§Txatak
2019an IRC eta XMPP-n, bai.
IRC alorrean, irsii
probatu ostean, enpaguarekin gelditu eta
weechat
instalatu nuen. Ez naiz damutzen, egia badiotzuet.
Konfigurazioa pixkat zaila da, hori bai.
Matrix-erako, ordea, gomuks
instalatu berri dut eta ederto dabil.
XMPP-ri dagokionez, prosody-rekin nire zerbitzaria muntatu nuen duela
gutxi. Oraingo astean lortu dut profanity
OMEMO
euskarriarekin konpilatzea. Arinago ere erabili nuen eta oso pozik. irsii
-n
oinarrituta izatea da laket ez dudana.
§RSS jarioak
newsboat
ez dut asko erabili batzuetan alferra eta petral samarra
naizelako. Beste batean esan bezala, nire zerbitzarian Tiny Tiny RSS instantzia
bat ostatatzen dut, eta nabigatzailean irakurri ordez nahiago —berriz—
kontsolan irakurri.
Lasai, XML edo OPML fitxategiak ere erabil daitezke.
§Podcast-ak
Hainbeste urtetan zehar mugikorrean eta ordenagailuan Pocket Casts eta
iVoox bezalako zerbitzuak etabili ostean, castero
erabiltzera
pasatu naiz. ncmpcpp
antzeko interfazea du, zorionez.
Zailena? RSS-ak inportatzea: zerbitzuek eurek ere ez dute laguntzen.
§Irratia
Azkenaldian han-hemengo irratia entzuteko joera hartu dut: Deutschlandradio, SWR, EITB, RTVE, SonaFM…
Horretarako, curseradio-improved
darabilt (aitzindaria,
curseradio
, garapen-ezeko linboan baitago). Atzealdean goian aipatutako
mpv
-z baliatuz irrati-zerrenda erraldoi batetik aukeratzen uzten du.
§Liburuak
Egiari zor, liburu gutxi irakutzen ditut ordenagailuan, eta ez naiz
ohitu e-reader bat erabiltzera, baina lantzean behin ePUB-ak irakurri
nahi ditudanean epr
erabiltzen dut.