Harpidetu
Blogak eta oro har webguneak jarraitzeko modurik eroso eta egokiena web sindikazioa deritzonaren bitartez harpidetzea da. Ez dut uste email buletinek merezi dutenik. Halaber, ez dut sare sozialen menpe egon nahi.
Oso ondo azaltzen dute About Feeds-en web sindikazioa zer den eta nola erabili ere kontzeptua arrotza zaienentzat. Ohiko RSS formatua hobetsi beharrean, hemen Atom eskaintzen da, zertxobait modernoagoa baita. Erabilitako software gogokoenean gehitu eta irakurtzeko prest egon beharko litzateke.
Feed edo jario orokorrak ohar guztiak irakurtzeko aukera ematen du. Bestela, interesen arabera kategoria ezberdinetara harpidetu daiteke. Kontuan hartu zerrenda dinamikoa dela:
Mikrooharrak irakurri nahi izanez gero, ยต jarioa
dago eskuragai, bi jarioak bateratzea lortu bitartean.
Barkatu eragozpenak.