Adimen artifizialen erabilera-politika
Zergatik orrialde hau? Ikus AI manifesto. Xehetasunak… bada, segi irakurtzen.
Hasteko, azalpentxoa: gaur egun jendeak adimen artifizial —AA euskaraz, IA espainolez, AI ingelesez, KI alemanez, besteak beste, akronimoz ezaguna(goa)— gisa ulertzen duena ez da informatikari edo teknologian adituek ezagutzen dutenaren gauza bera. Izan ere, sarritan terminoa hizkuntza eredu handien (LLM, Large Language Model) sinonimo gisa erabiltzen da, GPT eta enparauentzat batik bat. Ezagunenak gehien erabiltzen direlako eta alderantziz. Generative-ren G horrek sortzaileak direla esan nahi du, hots, zerbait eskatzean testu osoa sortu eta hura itzultzen dute.
Azkenaldian —2025ean eguneratu da testu hau azkenengoz—, interneta GPT horiek sortutako zaborrez gainezka dago, izan alferkeriagatik, lukurreriagatik, birusak zabaltzeagatik… bilaketak zailtzen dituzte, edukiaren fidagarritasuna zalantzan jartzen dute eta laburbilduz, internet gustura nabigatzea mingarria eta zaila da.
Webgune hau AAz libre dago, ez da ezertarako inolakorik erabili(ko) edukia sortzean. Adimen bakarra, balego, giza-adimena soilik.
“Real stupidity beats artificial intelligence every time.”
Bursar - 1, Hex - 0.Terry Pratchett, Hogfather
Iruditxoa nahi duenak, Not by AIn du eskuragai. Eskerrik asko hemendik itzultzaileei.