Zabor-posta koronabirus garaian

Maskaradak, baina ez betiko adieran.

Barka iezadazue goiburu klixearengatik.

SARS-CoV-2 edo COVID-19 pandemia aurrera doa —birusak horrelakoak dira— eta datuak itxaropentsuak direla dirudite. Agian goiz da ondorioak ateratzeko baina baikorrak izateak zertxobait lagundu dezake. Espero hau irakurtzen ari zaretenok ondo egotea, nahiz eta baldintzak onenak ez izan.

Thunderbird-ekin arazo batzuk konpondu ostean, non Artix puskatu dudan pakete oker batzuk instalatzearren, laneko e-posta kontura sartu eta zerarekin topatu naiz sarrera-ontzian:

Irudia hemen Morroi bat, lagun deitzen, N95 maskarak saldu nahian. [Ez da eduki guztia]

Itxuraz igorlea txinatarra da, baina ezin naiz bere hitzetaz fidatu: ingeles trakets hori askotan nahita egiten da. Badirudi iruzurtiek pandemia honetatik etekina atera nahi dutela, adibidez, maskarak salduz. Agian hauek dira hainbeste gobernurekin harremanetan jarri direnak.

Argi daukadana, Spamdemiarekin ere kontuz ibili behar dela da.


Ohar honi buruzko iruzkinik? Hala bada, bidali iezadazu mezu bat hemengo alternatibaren bat erabiliz!