Honetaz
Webgunearen nondik norakoak jakin nahi izanez gero, segi irakurtzen. Hala ez bada, itzuli.
Zeinek
Nortasuna eraikitzeko tresnarik ez daukat, niregan oraindikan sinisten ez bait dut eta. Guzti hau tamalgarria bihurtzeko gizakia izateari uko egin al diot? Ni al naiz… zure ni?
Jon deituriko norbanako bat, akaso, domeinua erosten bizkorrena. Pseudonimoa, beharbada, ponte-izen arruntaz baliatuz. Izenkide-taldea, apika, sarreren egiletza ausaz partekatuz. Ala, agian, horien artean sortutako Borg bezalako garun-kolektiboa. Erakunde baten akronimoa, bestela.
Egiletzak axola ote du?
Zer
I don’t wish to be hampered by any restrictions in the compilation of my notes. I shall not attempt any system or method. I will jot things down as I remember them.
Fiodor Dostoievski, Notes from the Underground
Denbora eta batez ere gogoaren arabera, otutzen diren ideiak islatu(ko) dira informazioaren autobide bitarte honetan, ganorazko kalitate-langara heldu nahian: artikuluak, kontakizunak, irudiak…
Gai finko gabe: ikus etiketa moltsoa ideia bat egiteko. Zerrenda aldakorra denez, harpidetzea gomendatzen da; sindikazio bidez hobe. Lekuko izan zaitezten, besterik ez.
Zergatik
[A]n Egyptian scribe brushed in ink some four thousand years ago: ‘A man has perished and his body has become earth. All his relatives have crumbled to dust. It is writing that makes him remembered’.
Steven Roger Fischer, A history of writing
Alde batetik, idazten denaren jabegoagatik; egungo interneta, hein handi batean, AEBtako mendebaldeko enpresa batzuen eta ekialdeko inteligentzia-agentzien kontrolpean baitago. Historiari so eginez, azken honek zentzua du bederen… saihestezina, tamalez.
Bestetik, denbora aurrera joan ahala sare sozialak gero eta nekezago
direlako: eduki funtsean errepikakorra, iruzkinak barne.
.eus domeinua eskuratzean, behingoz esklusiboki euskaraz
idaztea erabaki da: hobe berandu inoiz ez baino. Areago, euskara esparru digital gehiagotan erabiltzeak beraren jakituria ugertzea ekidituko digu.
Zelan
Software librea erabiliz. Xehetasunetarako, ikus kolofoia.