Egoera kaotikoari aurre egiteko bideo batzuk
Iradokizuna berrogeialdi honetan aspertzen zaretenerako.
Iazko urtarrilean Chaos Computer Club-aren 35. Chaos Comunication Congress-i buruz ohartxo bat idatzi nuen. Orain bertsio berri eta berezi batekin nator, koronabirusaren afera dela eta guztiok denbora libre gehiago baitugu.
Aurrekoan esan bezala, hitzaldi gehienak alemanez edo ingelesez egiten dira: Leipzigen (Saxonia, Alemania) ospatzen da. Haatik, bideo batzuk hizkuntza ezberdinetan entzungai daudela dirudi. Besteetarako, azpitituluak egon daitezke eskuragarri. Agian euskaratzera animatzen naiz, baina ez dut ezer promesten. Podcast formatua nahiago baduzue, alternatiba bezala audio formatuan daude eskugarri.
Edizio horretan CCC-ek Exhausting resources azpitutuluarekin klima aldaketa nabarmendu nahi izan du. Horren harira dator lehen iradokizuna: Science for future? What we can and need to change to keep climate change low - the scientist view.
Osasunari begiratuz, datuak gure onerako nola erabili. Garrantzitsua batez ere bizi dugun osasun krisi larri honetan: A hacker’s guide to healthcare: how to improve lives with data.
Aktibismo politiko eta teknologiaren arteko elkarguneari erreparatuz:
- The technical is political —tech’s role in oppression and what technicians can do against it: zapalkuntza, gutxiengoak, Silicon Valley, eta abar.
- Confessions of a future terrorist: a rough guide to over-regulating free speech with anti-terrorist measures: pribatutasun legeei buruz, batik bat.
Zientziari buruzko pare bat —hemen nire opilari ikatza, astronomian egiten baitut lan.
- Grow your own planet: how simulations help us understand the Universe: simulazio hidrodinamikoei buruz.
- A home among the stars: Galina Balashova, architect of the soviet space programme: xelebreki, oraindik sakonean irakurtzeke dudan izen bereko liburua oparitu nion nire buruar 29. urtebetetzean (iaz).
Azkenik, teknofiloentzako bitxikeri pare bat. Gurasoak bazarete agian umeekin ere erabil/ikus ditzakezue:
- phyphox: Using smartphone sensors for physics experiments: an open source project for education, research and tinkering: gazteek (eta ez hain gazteek) sentsoreei buruz ikasteko modu interesgarria.
- Hebocon: the sumo robot fight for the technically ungifted: hau dibulgazioa baino gehiago aisia da, baina behintzat egun hauetarako jolas interesgarria (eta entretenigarria) izan daiteke.
Hauek dira deigarri egiten zaizkidanak. Ez bazaituztet konbentzitu webgune ofizialean are gehiago ikusgai. Nik badut plana, beraz. Zuek?
Ohar honi buruzko iruzkinik? Hala bada, bidali iezadazu mezu bat hemengo alternatibaren bat erabiliz!